Ikerketa baten arabera nagia izatea adimentsua izatearen seinale bat da
Irlandar idazle ezagunaren esaldi honek aurkitutako berresten duela dirudi. Ikerketa Journal of Health Psychology aldizkarian agertu da eta ondorioztatu duenaren arabera pertsona adimentsuenek denbora gehiago eskaintzen diote nagikeria edo alferkeriari, aktiboak diren pertsonekin alderatuta.
Adimen-koziente altua duten pertsonak ez direla horren azkar aspertzen frogatzen du ikerketak, eta denbora gehiago igarotzen dutela pentsatzen. Aldiz, pertsona aktiboak ez dira horren nagiak izaten, euren adimena jarduera fisikoarekin estimulatzeko beharra dutelako. Mota honetako pertsonek ez dute denbora pentsatzen igaro nahi edo azkar aspertzen dira.
Nagia izateak badu bere zergati ebolutiboa. Gure arbaso nomadek euren energia gorde beharra zuten baliabide urrien lehian irabazle ateratzeko edota etsai eta harrapakariekin borrokan egin ala ihes egiteko. Epe motzera beharrezkoa ez zen esfortzu bat egitea norbere biziraupena arriskuan jartzea zen. Izan ere, garai haietan ez zegoen ez antibiotikorik, ez bankurik, ez biderik edo hozkailurik eta ez zuen zentzu askorik epe luzean pentsatzeak.
Egun, biziraupena ez dago gure lehentasunen artea edo epe luzerako jarduera estrategiko bat da. Alabaina, gure senak oraindik energia aurreztera garamatza eta proiektu abstraktuetan edo ordainketa ez ziurretan gure ahaleginak egitea ez du oso begi onez ikusten.
Florida Gulf Coast University-ko (Estatu Batuak) ikertzaileek ondorio hauetara iristen ikasle talde bati "kognizioaren beharra" deitutako galdetegia pasa zieten. Helburua ahalegin mentala egitea nahiago zuten 30 ikasle eta buruari eragin baino beste edozer egitean nahiago zuten beste 30 aurkitzea zen. Galdetegia pasa ondoren, ikasleei bi taldetakoren batean identifikatzeko eskatu zitzaien. Hauek ziren bi taldeak: Benetan gustuko dut arazoen irtenbideak aurkitzea helburu duen jarduera edo behar dudanean bakarrik pentsatzen dut.
"Pentsalarien" eta "ez pentsalarien" taldeak osatu ondoren azelerometro bat eman zitzaien eskumuturrean jartzeko. Zazpi egunez eraman behar izan zuten euren jarduera fisikoa neurtu ahal izateko.
Emaitzen arabera "pentsalarien" taldea ez zen horren aktiboa "ez pentsalarien" taldearekin alderatuta. Hori bai, asteburuetan emaitzek ez zuten alde esanguratsurik topatu jarduera kopuruan.
Ikerketa Todd McElroy-k zuzendua izan da eta azaldu du nagia izateak bere arrazoi ebolutiboak baditu ere desabantaila bat ere baduela: Bizitza sedentariora bultzatu gaitzakeen jarrera da eta horrek eragina negatiboak izan ditzake gure osasunean.