Ikerketa baten arabera, musukoa erabiltzen duten pertsonak erakargarriago hautematen ditugu

Ikerketa baten arabera, musukoa erabiltzen duten pertsonak erakargarriago hautematen ditugu Dirudienez, espazio publikoetan musukoa erabili beharragatik, jada osagarri hau ez dugu horrenbeste gaixotasunarekin lotzen. Egun, jarria duenari buruzko hautemate positiboa egiten dugu Cardiff Unibertsitateak burututako ikerketa batek dionez. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-musukoa-erabiltzen-duten-pertsonak-erakargarriago-hautematen-ditugu/@@download/image/mascarillas-768x432.jpg
2022/01/21

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Dirudienez, espazio publikoetan musukoa erabili beharragatik, jada osagarri hau ez dugu horrenbeste gaixotasunarekin lotzen. Egun, jarria duenari buruzko hautemate positiboa egiten dugu Cardiff Unibertsitateak burututako ikerketa batek dionez.
Ikerketa baten arabera, musukoa erabiltzen duten pertsonak erakargarriago hautematen ditugu

Musukoa erabiltzeak ala ez pertsona batengan izan dezakegun pertzepzioan eragina lezake Cardiff-eko Unibertsitateak egindako ikerketa batek dionez. 

Egunerokotasunaren zati bilakatu dira musukoak, osasun protokoloak eta pandemia direla medio. Horregatik, Cardiff (Erresuma Batua) unibertsitateko psikologia fakultateko zientzialariek musukoak eta edertasuna kontzeptuak aztertu nahi izan dituzte. 

Ikerketaren ondorioen arabera, gizon-emakumeak erakargarriago hautematen dira hiru geruzadun musuko urdinak jantzita. Ikerketaren aburuz, honek azalpen bat du: objektu hau ez da horrenbeste lotzen gaixotasunarekin, baizik eta osasungintzarekin. Gainera, adimenak musukoaren azpian dauden espazio hutsak betetzen ditu, hazpegi hobeak irudikatuz. 

Ikerketa 2021eko otsailean burutu zen, Erresuma Batuan zazpi hilabete egon zirenez musukoa modu derrigorrean erabiltzen. Fakultateko 43 ikaslek 40 gizonezkoren aurpegia kalifikatu behar zuten 1etik 7rako eskalan bere erakargarritasunaren arabera. Aurpegiak musukoarekin eta gabe erakutsi ziren, baita oihalezko musukoarekin edo musuko kirurgikoarekin edota aurpegi erdia liburu ala koaderno baten estalirikBertan parte hartu zuten emakume guztiei esanguratsuki erakargarriak suertatu zitzaizkien musuko kirurgikoarekin erdi-estalitako aurpegiak.

Honela, pandemiaren aurretik egindako ikerketaren kontrako norantzan doaz ikerketa berri honen ondorioak. Lehen musukoetan pentsatzean gaixotasunean pentsatzen zen, pertsona hori ekidin behar zela iruditzen zitzaigun. Egun, musukoak ez zaizkigu kutsadura edo infekzio sintoma iruditzen, baizik eta gaixotasunak ekiditzeko tresna erabilgarriak; beraz, ikerketak baieztatzen du pandemiak gure mundua hautemateko era aldatu duela.