Ikerketa baten arabera gazteek aukera handiagoak dituzte, buru osasuneko arazoengatik, langabe egoteko
Lanean adibidez, orain dela 20 urteko datuekin alderatuta, egungo gazteek okerrago ordaindutako lanpostuak izateko probabilitateak dituzte edo zuzenean langabe egotekoarenak.
Zifra ofizialak behatuz gero, argi ikus liteke egungo gazteek buru osasuneko arazoak izateko aukera gehiago dituztela: 2023an 18-24 urte bitarteko hogei gaztetatik bat (%5) lanik gabe zegoen osasun mentaleko arazoengatik. Aldiz, 2021-2022 artean, txostenaren arabera gazteen %34ak pairatu zuen buru osasuneko arazoren bat izan, depresioa, antsietatea edo nahaste bipolarra. 2022an 18-24 urtetako buru osasuneko arazoren bat zuten gazteen %40ak gaizki ordaindutako lan bat zuten. Buru osasuneko arazoak zituzten, eta titulaziorik ez zuten, gazteen herena langabe zeuden, tituludunetan, aldiz, langabeak %17 ziren gaixotasun berdin berdinekin.
Louise Murphy-k, Resolution Foundation-eko ekonomista nagusiak, buru osasun txarra eta emaitza akademiko kaskarren arteko harremanean zentratzeko beharra nabarmendu du. “Goi mailako hezkuntzan erdiratu da orain arte gaia, baina buru osasun kaskarrak, oro har, emaitza akademiko kaskarrak dakartza”. Gehitu du “buru osasun kaskar baten ondorio ekonomikoak larriagoak dira, gazteak unibertsitatera ez joatea baino”.
Kezkagarriki, ikerketak erakusten du emakume gazteen egoera okerragoa dela eta aukera gehiago dituztela buru osasuneko arazoren bat pairatzeko mutil gazteekin alderatuta (emakumezkoek %41eko aukera, gizonezkoek %26). Gainera, 11-14 urte bitarteko umeen artean, osasun mentaleko arazoak dituztenek hiru aldiz aukera gehiago dute azterketak ez gainditzeko, ume osasuntsuekin alderatuta. Modu berean, 11-16 urte bitartekoen artean buru osasuneko arazoak dituztenek hamabost eskola egun galdu zituzten bataz beste 2023ko udazkenean.
Ikerketa hau Erresuma Batuan burutu zen galdetegi batean oinarritzen bada ere, lortutako emaitzak nazioarteko interesa dute. Gazteen artean dagoen buru osasun kaskarra ez da herrialde batzuetara mugatzen, joera orokorra da. Mugak gainditzen dituen gaia da eta gazteen lanpostuetan eta beren hezkuntzan eragin zuena du.
