Ikerketa baten arabera EAEn kulturaren arloan arrakala dago gizon eta emakumeen artean

Ikerketa baten arabera EAEn kulturaren arloan arrakala dago gizon eta emakumeen artean Kulturaren arloan arrakala dagoela frogatu du Eusko Jaurlaritzak enkargatutako ikerketa batek. Horretarako antzerkia, dantza, literatura eta musikaren egoera aztertu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-baten-arabera-eaen-kulturaren-arloan-arrakala-dago-gizon-eta-emakumeen-artean/@@download/image/adel-685.jpg
2019/09/20

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Kulturaren arloan arrakala dagoela frogatu du Eusko Jaurlaritzak enkargatutako ikerketa batek. Horretarako antzerkia, dantza, literatura eta musikaren egoera aztertu dute.
Ikerketa baten arabera EAEn kulturaren arloan arrakala dago gizon eta emakumeen artean

“Genero programak eta politikak” egitasmoaren barnean garatu da ikerketa eta helburua kultura arloetan gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aztertzea izan da, bai sorkuntzaren ikuspegitik eta baita industriaren ikuspegitik ere.

2018an, EAEn emakumeen lan tasa Espainiar Estatuan baino handiago zen, baina halere alde nabarmena dago gizon eta emakumeen artean: gizonen lan-tasa %55,1eko da eta emakumeena berriz, %46,5ekoa.

Kulturari dagokionez, ikerketak agerian utzi emakumeek batez ere kudeaketa eta administrazio karguak okupatzen dituztela (%69,9). Lan munduari dagokionez, musikan orekatzen da apur bat zifra, joerarekin hautsiz. Arlo honetan langileen %56 dira emakumeak eta %44 gizonezkoak.

Prestakuntza kulturalari dagokionez, ikerketak ezberdintasunak islatzen ditu bi generoen artean emakumeak kultura arlo guztietan gehiengoa baldin badira ere. Adibidez dantzan ikasleen %93 genero femeninokoak dira, arte plastikoetan, diseinuan eta musikan %70 baino gehiago dira emakumezkoak. Gero ordea, badirudi lan munduan ez direla horrenbeste emakumezko iristen kulturarekin zerikusia duten lanpostuak eskuratzera.

Behin emaitza hauek eskuan Eusko Jaurlaritzak politikak bideratu beharko ditu, esku hartuz egoera hau hobetzen edo behintzat berdintzen saiatzeko, apurka apurka bi generoen arteko distantzia orekatuz kultura munduan.