Ikerketa baten arabera asexual gazteen %27 LGBTQI+ kolektibotik baztertua sentitzen da
18-25 urte bitarteko 3.695 gazteri galdetegia pasa zitzaien eta %27k baieztatu zuen "gutxitan edo sekula" ez zirela LGBTQI+ kolektiboaren zati sentitzen; batez ere, zuriak ez ziren pertsonek egin zituzten baieztapen hauek. Euren identitate sexuala edo generoa ezbaian jartzen duten horiez gain, baieztapen hau egin zutenen gehiengoa asexual moduan identifikatzen zen.
Aldiz, pertsona ez binario moduan identifikatzen direnen %56k adierazi zuen kolektiboaren parte sentitzen direla, %3k bakarrik esan zuen ez zirela sekula LGTBIQ+ kolektiboaren zati sentitzen.
Ikerketak ondorioztatu du gazte asexualen gehiengoa ez dela kolektiboaren zati sentitzen eta gutxiago zuria ez dena. Just Like Us elkarteko zuzendaria den Amy Ashenden-ek ikerketa honen ostean kontzientziazio gehiago exijitu du: "pertsona asexualen bizipenen eta beharren inguruko kontzientziazio handiagoa behar dela argi utzi du ikerketa honek".

