Ikerketa batek ezagutzera eman duenez, baleak pandemian zoriontsuagoak izan ziren, gizakion presentziarik gabe
Ondorio honetara iristeko, zientzialariek dronekin hartutako irudiak erabili zituzten eta North Stradbroke deitutako uhartetik gertu aurki litekeen balea gantza ere aztertu zuten.
Bi aldagai hauekin animalia erraldoi hauen osasuna eta energia zehaztu ziren euren urterko migrazioan zehar eta hazkuntza sasoian.
Baleen gantza aztertu ostean, behatu zuten 2021ean, kortisal mailak, -estresaren hormona-, baxuagoak zituztela 2020arekin alderatuz.
Honek esan nahi du, baleak ez zeudela horren estresatuak, ez behintzat giza jarduera bete-betean zegoenean bezalaxe eta konfinamendu garaian uraren kutsadura ere jaitsi zenez, bi faktore hauen konbinaketak, estres mailak jaitsi zizkien.
Balea konkordunen populazioa nabarmeki hazi da azken urteetan, batez ere animalia hauek babesteko neurriak indarrean jarri zirenetek. Azken kontaketaren arabera, 70.000 balea konkordun daude itsasoan.
