Ikerketa batek baieztatzen duenaren arabera, musika genero jakin batzuk min fisiko gutxiago sentitzen lagundu lezakete
Ikerketa Frontiers in Pain Research aldizkarian argitaratu da. Ikerketa honetako zientzialariak ohartu ziren pertsonak, abesti lasaigarriak jartzean edo isiltasunean baino min gutxiago sentitzen zutela euren abesti gustukoenak entzutean.
Abesti gazi-gozo eta hunkigarriak izan ziren eraginkorrenak mina murrizteko, abesti lasaigarri edota alaiak baino gehiago. Ikerketak iradokitzen duenaren arabera, musikak aldi baterako, eta albo-kalterik gabeko, analgesiko moduan funtzionatu lezake. Noski, ez lituzke botikak eta osasun zerbitzuak ordezkatuko, baina hautematen dugun minaren %10 murriztu lezake musikak.
Ikerketaren arabera, musika entzutean hotzikarak sentitzeak minaren modulazioan lagundu lezake. Musika entzuten dugunean garunak emozio eta sentimenduekin duen konpromisoak momentuko mina baretzen laguntzen omen du. Alabaina, musikak minaren pertzepzioa murrizten lagundu badezake ere, min edo lesio garrantzitsuak direnean ez da behin betiko "sendagaia" eta onena profesional batengana jotzea da.
