Ikerketa batek Alzheimerra hatza sudurrean sartzearekin lotu du

Ikerketa batek Alzheimerra hatza sudurrean sartzearekin lotu du Ikertzaileek adierazi dute euren hipotesia indartua atera dela animaliekin burutu diren ikerketen azterketa egin ondoren. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikerketa-batek-alzheimerra-hatza-sudurrean-sartzearekin-lotu-du/@@download/image/whatsapp-image-2023-01-27-at-4.56.08-pm-1-c18001.jpeg
2024/02/12
Ikertzaileek adierazi dute euren hipotesia indartua atera dela animaliekin burutu diren ikerketen azterketa egin ondoren.
Ikerketa batek Alzheimerra hatza sudurrean sartzearekin lotu du

Alzheimerraren gaixotasuna dementzia modurik ohikoena da Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera. Erakunde honek 55 milioi dementzia kasu ditu erregistratuak eta horietatik %60-70 Alzheimerrarenak dira.

Gaixotasun honen eragilea kromosoma zehatz batzuen mutazioan dago. Alta, Multidisciplinary Digital Publishin Institute aldizkarian argitaratu den ikerketa baten arabera hatza sudurrean sartzearen ohiturak gaixotasun honen abiaraztean lagundu lezake.

Zehazki, ikerketak gaixotasunean zehar sortzen den neuroinflamazioa aztertzen du eta jaurtitzen duen hipotesiaren arabera hau “patogeno biral, bakterioan eta fungikoek sortua egon liteke partzialki, hauek sudurretik garunera sartu ondoren”, jasotzen du txostenak.

Ikerketa honen hipotesiaren arabera zenbait patogeno “partzialki” hantura honen sortzaileak izan litezke. Patogeno hauen sarrera errazten du keinu ohiko batek: rinotillexomania edo hatza sudurrean sartzea.

Aditu talde honek aipatzen du “hainbat patogeno” Alzheimer gaixotasunarekin lotuta daudela. Horien artean daude birusak —herpesa esaterako—, parasitoak edo bakterioak —chlamydia pneumoniae adibidez—. Infekzio hauek sudurreko mukosan sortzen dira eta hasiera batean begi bistako sintomarik sortzen ez badute ere, patogeno hauek garunera iritsi litezke.

Txostenean, ikertzaileek azpimarratzen dute euren hipotesia indartuta ateratzen dela animaliekin egin diren beste ikerketa batzuk aztertu ostean. Zehazki, chlamydia bakterioak eragindako pneumonia aipatzen dute adibide bezala.

Ikerketa honetan zehar, chlamydia pneumoniae bakterioarekin infektatu zuten arratoi talde bat. Sudurretik sartu zitzaien bakterioa. Egunak pasa ahala, ikertzaileek behatu zuten euren organismoan aldaketak sortu zirela eta azkenik Alzheimer gaixotasuna garatu zutela.