'IkerGazte'-ren laugarren kongresurako izen-ematea zabalik dago

'IkerGazte'-ren laugarren kongresurako izen-ematea zabalik dago Ekainaren 9tik 11ra izango da kongresua Gasteizen. Ekitaldiaren helburua ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikergazte-ren-laugarren-kongresurako-izen-ematea-zabalik-dago/@@download/image/ikergazte2021-1200x800.jpg
2021/05/26

Maitane Legarreta Etxezarreta

@mailegetx

Ekainaren 9tik 11ra izango da kongresua Gasteizen. Ekitaldiaren helburua ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea da.
'IkerGazte'-ren laugarren kongresurako izen-ematea zabalik dago

Udako Euskal Unibertsitateak laugarren aldiz antolatu du IkerGazte kongresua, eta aurrekoetan bezala, ikertzaile gazteak bildu eta ikusgarritasun handiagoa ematea izango da xedea. Horretaz gain, euskarazko zientzia produkzioa areagotzea eta elkarlana sustatzea ere badute helburu. Ikerketa-lan baten egilea denari, tesia bukatzen ari denari edo azken lauzpabost urteetan amaitu duenari zuzendua dago kongresua, eta baita ikerkuntzako bidea hasi edota ikerkuntzako azken joerak ezagutu nahi dituenari ere. 

Kongresua ekainaren 9tik 11ra izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian eta hogeita lau orduko iraupena izango du. Programa akademikoa lau saio motak osatuko dute: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterrak eta mahai inguru edo solasaldiak. Egitaraua IkerGazteren webgunean kontsulta daiteke. 

Bertan parte-hartzeko izen-ematea ostiralera arte dago zabalik, baina antolatzaileek taldea bete dela jakinarazi dute eta itxaron zerrendan sartuko dituztela gainerakoak. Matrikula prezio orokorra 145 eurokoa da eta UEUko bazkideentzat 115 euro. Matrikula UEUren webgunean egin behar da.

Parte-hartzaileek ekaineko GAZTEZULO digitala ere jasoko dute.