Iker Zabala: “Dudak nire eguneroko ogia dira”

Iker Zabala: “Dudak nire eguneroko ogia dira” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iker-zabala-dudak-nire--eguneroko-ogia-dira/@@download/image/2012215971iker__1371038602.jpg
2012/02/03
elkarrizketa
Iker Zabala: “Dudak nire  eguneroko ogia dira”
26 urteko bilbotarra pantailaren beste aldean ikusten ohituak gaude, baina ezer gutxi dakigu berari buruz. Gozozalea da, zinema ere gustuko du eta, aukeran, nahiago du haragia. Gehiago jakin nahi?


Orain gustura zabiltza Hamaika Tb-n, baina, zein da izan duzun lanik txarrena?

Gogoratzen dut meloi saltzaile ibili nintzen garaia. Dendan zeudenei probatzera eman behar nien eta ondoren eros zezaten konbentzitu. Agian horren txarra ere ez zen...

Eta zein da iraganeko oroitzapenik gozoena?
Momenturik gozoenak etortzeko daudela pentsatzen duten horietakoa naiz.

Zerk kentzen dizu loa gauetan?
Edozerk! Iluntasunean arazoak puzteko joera daukat.


Eta zerk bultzatzen zaitu egunero jaikitzera?
Gosari on baterako aukerak!

Zer aurkituko dugu zure etxean edo logelan harrituko gaituena?

Milaka joko eta buruhausgarri. Txiki-txikitatik oso zalea izan naiz. Edozein momentutan eskura egon behar dute nire inguruan.

Bizio bat?
Eskuetako hezurrak estutzea zarata egin arte.

Mendia ala hondartza?
Mendia, ezin dut hondarra agoantatu nire behatzen artean.
Gorroto duzu... Euria egiten duenean praken behealdea bustitzea.

Asteburu baterako plan perfektua?
Autoa hartu eta nora joan oso ondo jakin gabe gidatzea. Egia esan, ez dut sekula egin, baina nire buruari zor diodan abenturatxoa da.

Norekin sentitzen duzu zure burua identifikatuta?
Hamlet-ekin, nire bizitzan ere duda eguneroko kontua da.

Eta nor elkarrizketatuko zenuke gustura?
Egiten duenagatik pasioa sentitzen duten horietako bat. Quentin Tarantino, adibidez.

Zer aldatuko zenuke zure izaeratik?
Lotsa ezabatuko nuke ezbairik gabe. Zenbat bandintza dezakeen kazetari baten bizitza!

Diruz betetako kartera (10.000 euro adibidez) topatuko bazenu kalean?
Itzuli egingo nuke. Karteraz ari naiz, jakina –barrez–.

Ikusezina izateko boterea bazenu?
Zenbat aldiz amets egin ote dudan horrekin... suposatzen du oihuka hasiko nintzatekeela besteek ni somatu arte.

Ze talde aukeratuko zenuke zure bizitzaren filmari soinu banda jartzeko?
Talking Heads-ek ondo egingo luke.

Eta nork zuzenduko luke filma?
Charles Chaplin-en komedia zoro baina samurra izatea gustatuko litzaidake.

Hoberen gorpuztuko zintuzkeen aktorea?
Berriro ere Charles Chaplin ez esatearren... Henry Fonda.

Gazia ala gozoa?
Zertarako ezkutatu... gozoa.

Haragia ala arraina?
Haragijalea izan naiz betidanik, azken aldian arrain zale bilakatzen ari naiz halere.

Baina bakarrik arratsaldea badugu libre?
Ondoan daukazunarekin  zinemara joatearen plan klasikoa perfektoa da.

Kazetari batentzat galdera tipikoa: ze albiste emango zenuke gustura?
Burura etorri zaidan lehenengo gauza: Athletic-ek titulu bat irabaztea!