Iker Laurobaren kontzertua gaur Donostian

Iker Laurobaren kontzertua gaur Donostian Lau urtaroekin lotutako diskoen zikloa borobilduko du musikari donostiarrak gaur iluntzean Victoria Eugenian emango duen kontzertuan. Bandaz gain, beste musikari batzuk ere izango ditu alboan, hala nola Izaro Andres, Olatz Salvador eta Eñaut Elorrieta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iker-laurobaren-kontzertua-gaur-donostian/@@download/image/Beste-Urtaroak-Santiago-Farizano_web02.jpg
2021/10/06

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Lau urtaroekin lotutako diskoen zikloa borobilduko du musikari donostiarrak gaur iluntzean Victoria Eugenian emango duen kontzertuan. Bandaz gain, beste musikari batzuk ere izango ditu alboan, hala nola Izaro Andres, Olatz Salvador eta Eñaut Elorrieta.
Iker Laurobaren kontzertua gaur Donostian

Iker Lauroba musikari donostiarrak urtaroekin izendatatutako lanak kaleratu ditu azken lau urteetan: Udazkena 2018an, Negua 2019an, Udaberria 2020an eta Uda aurten. Urtaroen zikloa borobiltzeko unea iritsi zaio Iker Laurobari, eta emanaldi "bakar eta errepikaezina" prestatu du gaurko, 20:00etan, Donostiako Victoria Eugenia antzokian. 

Bere bakarkako ibilbidearen errepasoa egingo du Laurobak kontzertuan, estilo hain bereizgarria duen Beste Urtaroak bandarekin batera. Andoni Etxebeste, Maria Soriazu, Urbil Artola, Leire Berasaluze eta Olaia Inziartek osatzen dute banda. Folk eta pop doinuak nagusi badira ere, beste estiloei keinuka bizi den taldea da, munduko musika ezberdinetatik elikatzen dena. 

Sorpresaz jositako kontzertua izango dela iragarri dute eta parte-hartze bereziak ere izango dira, Lucas Delgado, Izaro Andres, Yoni Camacho, Olatz Salvador, Eñaut Elorrieta, eta Esti eta Mikel Markez igoko baitira oholtzara, besteak beste. 

Sarrera gutxi batzuk geratzen dira oraindik gaur iluntzeko emanaldirako.