Iker Laurobak Arriaga antzokiko 'Literatura eta musika euskaraz' zikloan parte hartuko du gaur
Iker Lauroba musikari donostiarra Bilboko Arriaga antzokian izango da Literatura eta musika euskaraz zikloaren barruan. Arriagak aurreratu duenez, euskal idazle eta bertsolari ezagunekin batera konposatutako abestiak joko ditu.
Zenbait idazle eta bertsolarirekin elkarlanean jardun izan da abestiak sortzen; besteak beste, Harkaitz Cano, Leire Ugadi, Jon Martin, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendirekin. Haiekin batera sortutako kantuak abestuko ditu kontzertu berezi honetan. Gainera, musikari gehiago ere izango ditu alboan jotzen eta abesten: Olaia Inziarte, Hurbil Artola eta Leire Berasaluze.
Iker Lauroba Utikan eta Hamaika Bide taldeetan aritu zen, eta 2004tik aurrera Lauroba taldearekin egin zen ezagun. Bost disko plazaratu ditu, bakarka, 2015etik. Beste musikari batzuekin ere aritu izan da, tartean Izarorekin.
Emanaldia arratsaldeko 19:30ean izango da, eta sarrerak hemen eros daitezke.
