Iker Irribarria: "Pilotariok ez dugu batere ligatzen"

Iker Irribarria: "Pilotariok ez dugu batere ligatzen" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iker-irribarria-pilotariok-ez-dugu-batere-ligatzen/@@download/image/fotomaton_iker__1467361539.jpg
2016/07/14
erreportajea
Buruz Buruko Pilota Txapelketako inoizko irabazlerik gazteena bihurtu da Iker Irribarria (Arama, Gipuzkoa, 1996), eta prentsaren etengabeko arretaz pixkat nazkatuta badago ere, irri eta barre ibili da gure galderei erantzuten.




Garaipenak bertigoa ematen al dizu?
Ez, txapelduna naizela asimilatzen nahiko lan badaukat.

Zer izan zen txapela irabazi ondoren egin zenuen lehen gauza?
Gehien maite ditudanei besarkada handi bat eman.

Pilotaria ez bazina…
Parrandazalea, mendizalea eta ingeniaria ere.

Pilotariek egin behar al duzue dietarik?
Dieta estriktorik ez dugu egiten, baina kontrolatzen saiatzen gara. Zoritxarrez, gimnasiora joan behar dugu.

Ohiko hiru txapeldun kanporatu dituzu bidean…
Aimarrekin tentsioa pasa nuen, gogorrena Oinatzen aurkakoa izan zen eta Urrutirekin disfrutatu nuen gehien.



Irujo ala Aimar?
Bereziena Irujo den arren, Aimar da erregea.

Astebururako, parranda ala etxean pelikula?
Parranda.

Txapelketetan ikusleak alkohola edaten uztearen aldekoa ala aurkakoa?
Aldekoa; nik ez dut inoiz arazorik ikusi.

Arama ala Ordizia?
Kuadrilla Ordizian dudan arren, Arama dudarik gabe.

Pilota ala ingeniaritza?
Pilota!



Pilotariek asko ligatzen al duzue?
Ez, bat ere ez.

Nora eramango zenuke neska bat zita erromantiko batean?
Erromantikoa izatea ez da nire estiloa...

Txapelketen aurretik larrua jotzea ona al da?
Aukera gutxi izaten da horretarako, eta aprobetxatu behar dira.

Eskuak zaintzeko ze truko dauzkazu?
Krema eta masajea.

Arazorik eman al dizute eskuek bikotearekin berotze lanetan zinela?
Ez! Normalean bigunak izaten ditut krema ematen dudalako. Eskuak zainduta izaten saiatzen naiz.