Iker Galartzak eta Zuhaitz Gurrutxagak 'Almazenean' antzezlana taularatuko dute Donostian
Zuhaitz Gurrutxa eta Iker Galartza aktoreak protagonista dituen Almazenean antzezlana ikusi ahal izango da Donostiako Antzoki Zaharrean, bihartik igandera bitarte.
David Desola idazle kataluniarraren komedia zorrotz eta garratza da eta lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnarketa egiten du. Obra honek 80 minutu inguruko iraupena du eta Begoña Bilbaok zuzendu du.
Erretreta hartzekotan dagoen arduraduna da Iker Galartzak gorpuzten duen pertsonaia, eta Zuhaitz Gurrutxagak antzezten duena, berriz, hura lanpostuan ordezkatuko duena. Hala, bost egunez lantokia partekatuko dute, itxuraz ezer gertatzen ez den almazen huts batean.

Halakoa izango da giroa: erlojuaren tik-tak okerra, bi ezezagunen arteko isilune deserosoa, esperoan egotearen amorrazioa, bi pertsonaien arteko gatazka eta gezur handi baten zama... Baldintza horietan, bi langileen arteko harremana estutu egingo da eta galtzaileen kontzientziak batuko ditu biak.
Ostegunetik larunbaterako emanaldiak 19:30ean izango dira, eta igandekoa, berriz, 19:00etan. Sarrerak hemen eskura daitezke.
