Ikeako jaki berriak: intsektuak eta barazki ekologikoak
IKEA altzari suediarren enpresak bere jangelako menua berritzea erabaki du, eta berdeago bihurtzeko saiakeran, bere betiko haragi-bolak ordezkatuko ditu. Trukean, barazki ekologikoak eta intsektuak txertatuko ditu. Probatzeko prest?

Geroz eta indar handiagoa hartzen ari da intsektuekin egindako janariak, eta IKEA ez da atzean gelditu. Proposamen berrien artean aurkitzen dira kakalardo beltzaren larbekin egindako hanburgesa edo haragi-bola, eta azenarioa, erremolatxa, basoko fruituak, kurkuma, tipulak, belarrak eta bestelako barazkiak dituen saltxitxa-ogitartekoa. Gainera, etorkizuneko izozkia sortu dute, hidroponikoki ekoitzitako belarrekin eta mikro-partikulekin. Zeren zain zaude etorkizuna dastatzeko?

