IKEAko albondiga berriak ez dira giza kontsumorako, intsektuentzat dira

IKEAko albondiga berriak ez dira giza kontsumorako, intsektuentzat dira Urtero, IKEA altzari kate ezagunak, mila milioi haragi-bola saltzen ditu. Horregatik, erakunde suediarrak bere produktu ezagunean berrikuntzak sartu ditu urtez urte, beganoentzako aukerak ere merkaturatuz, baita plater suediar ezagun honen usaina duten kandelak ere! Bere azken produktua, ordea, ez dago gizakiei zuzendua, intsektuentzat da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikeako-albondiga-berriak-ez-dira-giza-kontsumorako-intsektuentzat-dira/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-05-04 a las 9.51.40.png
2022/05/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Urtero, IKEA altzari kate ezagunak, mila milioi haragi-bola saltzen ditu. Horregatik, erakunde suediarrak bere produktu ezagunean berrikuntzak sartu ditu urtez urte, beganoentzako aukerak ere merkaturatuz, baita plater suediar ezagun honen usaina duten kandelak ere! Bere azken produktua, ordea, ez dago gizakiei zuzendua, intsektuentzat da!
IKEAko albondiga berriak ez dira giza kontsumorako, intsektuentzat dira

Izan ere, IKEAk Danimarkan merkaturatu dituen albondiga berriak buztina, konposta eta lore basatien haziekin osatzen dira, eta noski, ez dira frijitzeko, baizik eta loreontzi edo lorategian landatzeko. Zergatik baina? Bada bertatik ateratzen diren loreak intsektuen jatetxe bihurtzeko. 

Hazi hauek doan eskuratu ahalko izango dituzte, epe muga baten barruan, herrialdeko IKEAko bazkideek. Gainera, lantegiak ere antolatuko ditu erakundeak, euren bezeroei albondiga propioak nola sortu erakusteko. 

Proiektu honen helburua bioaniztasunaren inguruan kontzientziatzea da. Hazi-bola hauekin adin ezberdinetako pertsonak klima-aldaketaren gaira hurbildu nahi ditu, arazoak guztioi eragiten baitigu. 

Izan ere, WWF Danimarka organismoaren datuen arabera, "intentsuki laboratutako" Europako herrialdeetako bat da Danimarka eta bertan espazio gutxi dago natura basatiarentzat. Horregatik bertako 1.844 espezie desagertzeko mehatxupean dauden animalien zerrendan aurkitzen dira. 

Dena den, danimarkan ez bazaude, baina hazi-bola hauek egiten ikasi nahi duzu, horretarako jarraibideak nahi duen ororen eskura utzi ditu IKEAk, hemen azpian ikusi ahal duzun bezala.