Ikeak ateak ireki dizkie abandonatutako txakurrei

Ikeak ateak ireki dizkie abandonatutako txakurrei Italiako Catania herrian ideia bitxia izan dute; zer iruditzen? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikeak-ateak-ireki-dizkie-abandonatutako-txakurrei/@@download/image/dog-feat.jpg
2018/11/23
Italiako Catania herrian ideia bitxia izan dute; zer iruditzen?
Ikeak ateak ireki dizkie abandonatutako txakurrei

Italiako Catania herriak Ikea altzairu denda bisitatzen baduzue, bezero bitxiekin egingo duzue topo alfonbra artean; kaleko txakurrak dira, bero pixka baten eske dendara hurbildutakoak. Ikea horretako langileak besoak zabalik hartu dituzte, eta bi aldiz pentsatu gabe, erakusketa aretoan eguna pasatzen utzi diete. Gainera, janaria ere eman diete, eta batzuk azkenean adoptatuak izan dira.

Cataniako Ikeako langileek ez dute promoziorik egin albiste honekin, baina bertaratutako jendeak harrituta topatu ditu txakurrak altzairu artean, eta hainbat argazki eta bideo egin dizkiete. Langileen iniziatiba hau oso txalotua izan da. Ez da Ikeak abandonatutako animalien aldeko ekintza egiten duen lehen aldia; 2014an, Home for Hope programa jarri zuten martxan. Hala, Ikeako aretoetan kartoizko txakurrak ageri ziren, etxe baten bila zebiltzan txakurren irudiekin. Gabonetako kanpaina polita, ezta?