Ikatza jaten du

Ikatza jaten du https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikatza-jaten-du/@@download/image/92p10ikatz.jpg
2012/12/13
berria
Ikatza jaten du
Jia Chunxuk 60 urte ditu, eta Txinako Liaoning probintzian bizi da. Tipo arrunta litzateke, bere dietarengatik ez balitz. Izan ere, China Youth Daily egunkariak jakinarazi duenez, Jiak ikatza du bere dietaren oinarri. Dirudienez, berogailua piztera zihoan batean, ikatzak zein zapore duen probatzea otu zitzaion. Harrezkero, kilo erdi ikatz jaten du egunero eta, bukatzen bazaio, gaizki sentitzen da. Jiak hortzak ere galdu ditu, ikatza azukrea balitz bezala murtxikatzearen ondorioz.