Ikasleei zuzendutako Rafael Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Bilboko Udalak

Ikasleei zuzendutako Rafael Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Bilboko Udalak 8 eta 16 urte bitarteko ikasleek har dezakete parte, urtarrilaren 26ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikasleei-zuzendutako-rafael-mikoleta-ipuin-lehiaketan-parte-hartzeko-epea-ireki-du-bilboko-udalak/@@download/image/MIKOLETA+SARIAK+4400b.jpg
2023/12/11
8 eta 16 urte bitarteko ikasleek har dezakete parte, urtarrilaren 26ra arte.
Ikasleei zuzendutako Rafael Mikoleta ipuin lehiaketan parte hartzeko epea ireki du Bilboko Udalak

Rafael Mikoleta lehenengo euskal gramatikaren egilearen omenez egiten da lehiaketa, Bilboko 8 eta 16 urte arteko ikasleen artean euskaraz irakurtzeko eta idazteko zaletasuna zabaltze aldera. 

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) lau mailetako ikasleek har dezakete parte lehiaketan. Ipuinak gai librekoak izango dira, euskaraz idatziak eta marrazkiak izan beharko dituzte. 

Urtarrilaren 26ko eguerdiko 14:00ak arteko epea izango dute lehiaketaren XXXVI. ediziorako beren ipuinak aurkezteko. Bilboko Udaleko Euskarako, Herritarren Arreta eta Partaidetzako, 2030 Agendako eta Nazioarteko Gaietako Saileko Euskarako Zuzendaritzan (Venezuela plaza 2, 7. solairua, 48001, Bilbo) aurkeztu beharko dira. 

Epaimahaia literaturaren munduari lotutako pertsonek osatuko dute: Eneko Zuloaga, Galder Urzaa, Goizalde Landabaso, Igone Etxebarria, Irune Urrizelki, Juan Ramon Madariaga, Lutxo Egia eta Txani Rodriguez. Maiatzean emango dute epaia.

Hamalau sari banatuko dira, lau kategoriatan eta kategoria bakoitzean hiru sari izango dira: lehen saria, 200 euroko balioa duten opariak; bigarrena, 160 euroko balioko opariak; eta hirugarrena, 120 euroko baliokoak. Bilbo Balioen Hiria saria ere emango da, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bati erreferentzia egiten dioten ipuinen artean bi sarituz. Bi sari horietako bakoitzak 170 euroko balioa du, eta DBHko ikasleentzat izango dira biak.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.