Ikasle talde batek itsasoko ura edangarri bihurtzen duen botila asmatu du

Ikasle talde batek itsasoko ura edangarri bihurtzen duen botila asmatu du Bigarren hezkuntza ikasle talde batek, uraren mundu mailako krisiak kezkaturik, produktu berritzailea asmatu dute: itsasoko urari gatza kentzeko gai den botila. Diseinua, oraindik hipotetikoa bada ere, egungo krisia konpontzeko irtenbide potentziala izan liteke, ur edangarria guztion eskura edukitzeko bidea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikasle-talde-batek-itsasoko-ura-edangarri-bihurtzen-duten-botila-asmatu-dute/@@download/image/2945089_28541.jpg
2023/11/21
Bigarren hezkuntza ikasle talde batek, uraren mundu mailako krisiak kezkaturik, produktu berritzailea asmatu dute: itsasoko urari gatza kentzeko gai den botila. Diseinua, oraindik hipotetikoa bada ere, egungo krisia konpontzeko irtenbide potentziala izan liteke, ur edangarria guztion eskura edukitzeko bidea.
Ikasle talde batek itsasoko ura edangarri bihurtzen duen botila asmatu du

Laurel Hudson, Gracie Cornish, Kathleen Troy eta Maia Vollen-ek osatutako laukote honek Estatu Batuetako Virginia Tech unibertsitateako adituekin batera lan egin du beren ideia errealitate bihurtzeko. Euren ideiak mangleen prozesua imitatzen du eta alderantzizko osmosia egiteko mintz bat erabiltzen du, baita hosto sintetiko bat ere ura iragazi eta gatzgabetzeko. 

Botilak ur gazia sartzeko ganbera bat du goiko aldean. Alderantzizko osmosiaren mintzetik pasatzen da ura eta gatza zein bestelako mineralak gerarazten ditu ura pasatzen uzten duen bitartean. Ondoren, botila beste ganbera bat du, eta bertan pilatzen da iragazitako ura. Ondoren, hosto sintetikoak, iragazte prozesuaren azken etapan laguntzen du. Bukatzeko, azken ganberan ur edangarria biltzen da, edateko prest dagoena. 

Ideia hau fase teorikoan badago ere, benetako itxaropena pizten du ur edangarri gutxi duten lekuentzat. Bere diseinua konpaktua eta eraginkorra da eta irtenbide bideragarri eta eskuragarria litzateke, itsaso gatzgabetzeko modua errotik aldatuz etorkizunean. Uraren mundu mailako krisiari irtebidea izan liteke lau gazte hauen ideia.