Ikasle holandarrek CO2-a xurgatzen duen autoa sortu dute

Ikasle holandarrek CO2-a xurgatzen duen autoa sortu dute Bi kilo CO2 xurgatzeko gai da ibilgailu berezi hau. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikasle-holandarrek-zero-co2a-xurgatzen-duen-autoa-sortu-dute/@@download/image/Captura de Pantalla 2022-09-28 a las 12.08.33.png
2022/09/30

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Bi kilo CO2 xurgatzeko gai da ibilgailu berezi hau.
Ikasle holandarrek CO2-a xurgatzen duen autoa sortu dute

Igorpenik gabeko autoa da gainera, eta bere osagai nagusia plastiko birziklatua da. Erabat elektrikoa den ibilgailu hau 3D inprimagailu batekin sortu dute eta litio ioizko bateria batekin funtzionatzen du.

Holandako Eindhoven Unibertsitate Teknologikoko ikasleek sortu dute asmakuntza berritzaile hau. Inongo igorpenik ez duen kirol autoa erabat elektrikoa da eta bere izena ZEM (Zero Emission Mobility) da. 

Hau da, orain arte sortu direnetatik, munduko autorik jasangarriena. Ibilgailu elektrikoek ia CO2rik igortzen ez badute ere, dituzten bateriak izugarri kutsakorrak dira. ZEM autoak duen bateriaren kutsakortasuna konpentsatzeko CO2a xurgatzen du. 30.000 kilometrotan zehar bi kiloraino xurgatu lezake. Ez da kopuru handia (30.000 kilometro ibili diren 12 auto beharko lirateke zuhaitz batek urte erdian biltzen duen kopuru bera biltzeko), baina bada zerbait, eta espero dute datozen urteetan iragazkiaren gaitasuna gehitzea. Hain da horrela, ezen asmakizun honen arduradunek espero duten etorkizunean iragazki hauek karga estazioetan hustu ahal izatea. 

Argi dagoena da ikasle hauek sortutakoak
 bide berriak irekitzen dizkiola auto industriari, 3D inprimagailuekin ibilgailuak sortzeko aukera egongo bailitzateke. Ikasle hauek euren ibilgailua Estatu Batuetan erakusten ari dira, promozio bira batean, Silicon Valley-ko hainbat unibertsitate eta erakundetan.