Uztailaren 12tik 14ra Galdamesetik Santutxura Eskola Ibiltaria egingo du Ikasle Abertzaleak taldeak. Bertan parte hartzeko izen emateko azken eguna uztailaren 10a da.
Euskal Herriko Hainbat ikasleek nahi, behar eta aldarrikatzen duten eskola eredua praktikara eramatea du helburu IAk antolatutako hiru egunetako ekimenak. "Egun inposatzen zaizkigun hezkuntza sistema arrotz eta atzerakoietatik urrunduz: euskaraz biziz, ingurunearekin harreman osoz, bestelakonpedagogia eta didaktika metodoak erabiliz, gu geu gara ikasle eta irakasle. Ezagutza hurbila bultzatuz eta balore askatzaileetan bizitzen dugu Eskola Ibiltaria", adierazi dute antolatzaileek. Izena emateko, Ikasle Abertzaleen webgunea erabil dezakezu. Aurten Eskola Ibiltaria Enkarterritik abiatuko da, eta Ezkerraldea zeharkatuz Santutxuraino iritsiko da. Hona egitaraua EGITARAUA Uztailak 12: Galdames- Trapaga 11:30 Galdamesera iritsi 12:00 Ekitaldia 12:30 Abiatu 13:30 Koadernoan azalpena 14:30 Bazkaria La Arboledan 16:00 Interpretazio guneara bisita 17:30 abiatu Reinetarantz 19:00 Trapagara iritsi 19:30 Ezagutza jolasak 21:30 Afaria 22:30 Altxorraren bila Uztailak 13: Trapaga-Sestao 8:00 Esnatzeko ordua 8:30 Gosaria 9:30 abiatu 10:30 Koadernoaren azalpena 12:00 abiatu 13:30 Hitzaldia Serantes mendian: Abra, Superportua vs Ingurumena 15:00 Bazkaldu 16:00 abiatu 17:30 Sestaora iritsi 18:00 mahai-ingurua: Desindustrializazioa eta migrazioa 20:00 aisialdia 21:30 afaria 23:00 Kantautorea Uztailak 14: Sestao-Santutxu 8:00 Esnatu 8:30 Gosaria 9:30 Koadernoaren azalpena 11:00 Ibilbidea barkuan 13:00 Gazteon Sare internazionalista 14:00 Santutxura iritsi - Jai herrikoien inguruko hitzaldia
- Poteoa santutxuko koadrillekin
- Mania
- Ekitaldia
- Afaria
-
.
|