Ikasbidairik onena: Nuyum

Sahararen aldeko talde asko dago Euskal Herrian. Talde horietako gutxi sortuko ziren, ordea, Sopelako Nuyum elkartea bezain modu bitxian; ikas-bidaia baten ondorioz, alegia.
2004ko udazkenean, Batxillergoko 2. mailako ikasleak ikas-bidaia prestatzen zebiltzan Sopelako Ander Deuna ikastolan. Adin bereko beste milaka ikasle bezala, hain justu. Baina hauen txangoa oso bestelakoa izan zen, Eneko Calle ikasle ohiak gogoratzen duenez: "Nik bidaia prestatzeko ardura neukan, eta banituen ideia batzuk: Italia, Amsterdam... ohiko tokiak. Ikastolako zuzendariak esan zidan, guraso batek garatua zeukala Saharako eskola batekin senidetzeko proiektu bat, baina bertan behera geratu zela. Eta, beharbada, geuk aurrera eraman genezakeela proiektu hura".
Enekok ikaskideei aurkeztu zien proposamena: bozketa egin zuten, eta Saharara joatea erabaki zuten. Ez Italia eta ez Amsterdam, Tindufeko errefuxiatu kanpamentuak baizik. Berehala hasi ziren inguruko elkarteei laguntza eskatzen. Eta denbora laburrean, lan izugarria egin zuten. Bidaia ez baitzen bidaia hutsa.
"Gure asmoa, Ander Deuna ikastola eta hango eskola bat, Olof Palme, elkarrekin senidetzea zen", diosku Enekok: "Informatika-gela antolatu genuen bertan. Zortzi ordenagailu eraman genituen hemendik, eta dirua". Izan ere, pare bat hilabetez sos bilketan jardun zuten buru-belarri, ikas-bidaia egin behar duen edozein ikasle taldek bezalaxe; baina, kasu hartan, dirua ez zen euren bidaia ordaintzeko, Saharakoei emateko baizik.
Sahararekin maiteminduta
Horrenbestez, Sahararainoko hegaldia (500 euro inguru), ikasle bakoitzak ordaindu zuen. "Hasieran, guraso batzuei ez zitzaien ondo begitandu Saharara joatea; beldurragatik, batez ere. Eta ikaskide guztiak ere ez zeuden lar pozik; hura ez zela benetako ikas-bidaia, ikas-bidaiak dibertitzeko behar zuela Gero, bueltakoan, denek esaten zuten ez luketela inola ere bidaia hura beste batez aldatuko". Izan ere, sei eguneko egonaldia nahikoa izan zen Ander Deunako ikasleak Sahararekin zeharo maitemintzeko.
Beraz, gorputzak Euskal Herrira itzuli ziren, baina ez, ordea, gogoak. Hilabete bi-edo noraezean eman zituzten, basamortua oroimenetik kendu ezinik: "bidaian ondo pasatu genuen, baina gogorra ere izan zen; sentimenduei dagokienez, batez ere. Saharan bertako familiekin bizi ginen, eta egoera latzak ikusi genituen. Bidaia hark gutako asko aldatu egin gintuen".
Sopelako Nuyum
Loturari eusteko modu bat elkartasun elkartea sortzea izan zitekeen, eta halaxe egin zuten. Abenduan itzuli, eta maiatzerako, Nuyum taldea sortu zuten. Nuyum hitzak "Izar" esan nahi du, arabieraz. Hain zuzen, orduantxe utzi zioten Ander Deunako ikasle izateari, batxilergoa amaitu ondoren. Dena den, gaur egun ikastolak taldea laguntzen jarraitzen du; azken batean, bera baita Olof Palme ikastetxearekin senidetu dena.
"Orain, hamar ikasle ohi gaude elkartean, eta 22 joan ginen; ez dago batere txarto", iritzi dio Enekok, "baina denak ez gara gazteak. "Oporrak Bakean" izeneko programan parte hartzen dugu, eta beraz, udan Saharako umeak hartzen ditugu etxeetan. Jakina, harrera-familiak ere bazkide dira". Gainera, hainbat gazte batu zaizkie, han-hemen emandako hitzaldien uzta. "Leonetik ere deitu izan gaituzte taldeko kide izateko eskatuz, baina ezetz esan behar izan diegu, jakina", dio Enenok.
Nuyum elkarteak badauka osperik, eta ez da harritzekoa, komunikabideen arreta be-reganatu baitzuten berehala. Iaz, Madrilgo Diputatuen Kongresura joan ziren elkarteko hiru kide, alderdi politikoei Sahararekiko konpromisorik hartu behar ote duten galdetzera. "Orain arte, elkarte bakar batek ere ez du halakorik egin", dio Enekok. Uste baino luzeagoa suertatzen ari da Ander Deunakoen ikas-bidaia.

Mendebaldeko Sahara, askoren gutizia izan da historian zehar. Hala ematen dute aditzera, Europako hainbat estatu boteretsuk berau menperatzeko egindako saioek. Azkenik, espainiarrek 1884an eurenganatu zuten, eta hantxe iraun zuten 1975era arte.
1975ean espainiarren okupazioa amaitu zen, eta beste mota bateko arazoak hasi ziren: Espainiak bitan zatitu zuen Sahara, iparraldea Marokori eta hegoaldea Mauritaniari emanez.
Ordurako, sortua zegoen Polisario taldea, eta hark ekin zion Sahararen askatasunaren aldeko borrokari. Hala, arin lortu zuten Mauritaniak bere zatiari uko egitea, 1979an. Ordutik hona, Sahararen zati hori independentea da; ez ordea iparraldekoa, Marokoren esku oraindik ere.
Marokoren okupazioak, saharar errefuxiatu oldea eragin zuen. Denak Algerian daude, Tinduf hiriaren inguruko lau kanpamentutan. "Oporrak Bakean" kanpainari esker, urtero, hainbat ume heltzen dira Euskal Herrira Inguru hartatik. Zenbaketa zehatzik egin ez bada ere, 315.000 lagun inguru bizi dira Tinduf ondoko kanpamentuetan.

30 urte pasatxo dirauen gatazka