Ikara lainoartean

Ikara lainoartean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ikara-lainoartean/@@download/image/41p4-4.jpg
2012/12/13
berria
Ikara lainoartean
Hona hemen zientziak oraindik argitu gabeko gertakari harrigarri bat. 1962an, ekaitz gogorraren eraginez, bost urpekari zeramatzan AEBetako armadako ontzi bat galdu egin zen. Atertu zuenean, ontzia lainoz inguratuta zegoen eta halako batean, egundoko arrain ustel usaina nabaritu zuten urpekariek. Ondoren, lau metroko animaliatzar marroia atera zen uretatik. Dordoka erraldoi baten antza zuen animaliak, eta urpekariek salto egin zuten. Erabaki okerra izan zen: urpekarietatik lau desagertu egin ziren. Onik atera zen urpekari bakarraren hitzetan, banan-bana desagertu ziren bere kideak, 'dordoka erraldoiak' harrapatuta. Hildakoen gorpuak ez dituzte sekula aurkitu.