IKA MIZKAren lehen saioa egin dute MUko ikasleek

IKA MIZKAren lehen saioa egin dute MUko ikasleek IKA MIZKA zirkuitoaren lehen saioa egin dute Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatean, Orona Ideo Casmpusean (Hernani). https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ika-mizkaren-lehen-saioa-egin-dute-muko-ikasleek/@@download/image/IKA MIZKA WEB 2.jpg
2017/02/15
berria
IKA MIZKA zirkuitoaren lehen saioa egin dute Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatean, Orona Ideo Casmpusean (Hernani).
IKA MIZKAren lehen saioa egin dute MUko ikasleek

IKA MIZKA zirkuitoaren lehen saioa egin dute; bertan hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatu dituzte euskararen inguruko bizipenak Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza fakultatean, Orona Ideo Casmpusean (Hernani).

GAZTEZULOk, Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.

Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:30ak arte euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute 100 bat ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.


Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Aurpegi ezagunek eta gazteek gai konkretu baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

 


Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta beren esperientziak konpartituko dituzte, emotikonoek ilustratzen dituzten emozioak bideratzaile dituztela. Ekitaldiari amaiera emateko, Piztu dokumentala emitituko da eta Iñaki Urresti egileak solasdi txiki bat eskainiko du.

 

GONBIDATU ZERRENDA:


- Amaia Otazo eta Itsaso Olaizola (Ekogunea)
- Joseba Sacristan (GAZTEAko irrati esataria)
- Aiora Mujika ‘Probatxoa’ (Euskarazko Youtuberra)
- Iñaki Urresti (Orona Ideo Fundazioa eta Piztu dokumentalaren egilea)
- Iñaki Lekuona (El Conquistador del fin del mundo /GTG eta Objetivo Chimborazo saioetakoa)
- Zuriñe Maguregi (GAZTEZULOko zuzendaia)
- Urtzi Odriozola (Game Erauntsia: euskarazko bideo-joko komunitatea)
- Eymard Uberetagoena (Baobas Will Destroy Your Planet-eko abeslaria)
- Igone Mariezkurrena (Kazetaria)
- Xabier Esteban (Energia berriztagarrietan aditua)