Ika Mizka saio berria Mondragon unibertsitatean!

Ika Mizka saio berria Mondragon unibertsitatean! 2018ko hirugarren eta azken IKA MIZKA saioa izan zen atzo goizean, Mondragon Unibertsitaeko HUHEZI fakultatean (Eskoriatza). Hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatu zituzten euskararen inguruko bizipenak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ika-mizka-saio-berria-mondragon-unibertsitatean/@@download/image/IKAMIZKA.jpg
2018/05/04
2018ko hirugarren eta azken IKA MIZKA saioa izan zen atzo goizean, Mondragon Unibertsitaeko HUHEZI fakultatean (Eskoriatza). Hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatu zituzten euskararen inguruko bizipenak.
Ika Mizka saio berria Mondragon unibertsitatean!

GAZTEZULOk, Mondragon Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu zuten IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko helburuz.

 

 

11:00tan hasi ziren solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartu zuten ikasleek eta hainbat pertsona ezagunek.

 

Gazteak solasean jartzen ditu IKA MIZKAk; euskararen erabileraren garrantziaz jabetzeaz gain, seigarren edizio honetan ikasleak erabilera horretan ‘aktibatu’ nahi ditu egitasmoak, eta horretarako, Euskaraldiaren helburuekin bat egin du.

 

 

Solasaldiak eta zizka-mizkak uztartuz, euskara uste baino espazio eta esparru gehiagotan erabili daitekeela eta sormen eta komunikazio tresna baliagarria dela ohartarazteko helburua du IKA MIZKAk. Horretarako, lagungarria da nork bere esperientzia kontatzea eta bere ikuspuntua jendearekin elkarbanatzea, euskaldunok geure hizkuntzari arnas emateko ahaleginean (edo ez) bizi ditugun gorabeherak mahai gainean jarriz: pozak, oztopoak, eman diren pausoak, jarrera positibo edo negatiboak, bilakaerak, anekdotak....

 

Ikasleekin batera, bertan izan ziren:

  • Lorea Iribar (Goazen! eta El Consquistador del Caribe TB saioetako parte hartzailea)
  • Ane Urrutikoetxea (kazetaria)
  • Markel Alberdi (kirolaria)
  • Oihane Agirre (Goienako kazetaria)
  • Josu Waliño (PuntuEus fundazioa)
  • Zuriñe Maguregi ( GAZTEZULOko Zuzendaria)
  • Iñaki Aristondo (Ttakun Kultur elkartea / Mingaina Dantzan udalekuetako arduraduna)
  • Gaizka Izagirre (kazetaria)