IKA MIZKA saio berria martxoak 9

Datorren ostegunean, martxoak 9, IKA MIZKAren saio berria egingo dute Donostiako Informatika falkultatean. Bertan, Informatika ikasleek euskararekin duten harremanaz mintzatuko dira ikasleak eta hainbat pertsona ezagun.
Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Aurpegi ezagunek eta gazteek gai konkretu baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.
Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta beren esperientziak konpartituko dituzte, emotikonoek ilustratzen dituzten emozioak bideratzaile dituztela.