IKA MIZKA saio berria Deuston

IKA MIZKA saio berria Deuston IKA MIZKA saioa egin dute Deustoko Unibertsitaren Donostiako Campusean, Lehen Hezkuntza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasleekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ika-mizka-saio-berria-deuston/@@download/image/IKA_MIZKA_gazteztulo.jpg
2017/03/21
berria
IKA MIZKA saioa egin dute Deustoko Unibertsitaren Donostiako Campusean, Lehen Hezkuntza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasleekin.
IKA MIZKA saio berria Deuston
IKA MIZKAren saio berria egin dute! Aurrekoetan bezala, hainbat alorretako pertsona ezagunek gazteekin partekatu dituzte euskararen inguruko bizipenak.
 


GAZTEZULOk, Deustoko Unibertsitateak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarlanean antolatu dute IKA MIZKA: Eta hik? Nola bizi dunk euskara? egitasmoa, euskararen erabileraren garrantziaz sentsibilizatzeko eta jarrera aktiboagoak bultzatzeko.


Bideoko protagonistak:
Destuko Unibertsitateko 3 ikasle: Eneko Iparragire, Estitxu Goitia eta Beñat Egiazu,
eta Hesian taldeko Zuriñe Hidalgo eta Fran Urias abeslariak.
 

11:00etan hasi dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute ehun bat ikaslek eta hainbat pertsona ezagunek.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateetako gazteak, zein animatzen diren herritarrak, pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Aurpegi ezagunek eta gazteek gai konkretu baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta teknologia berrien eta euskararen arteko harremanaren inguruan hausnartu, eta anglisizmoen erabileraren gorakadaz eztabaidatu dute.  

IKA MIZKA saioari amaiera emateko LIHER taldearen kontzertuaz gozatzeko aukera izan dute ikasle eta gonbidatuek.
Bertan izan dira:

- Ibon Fernandez eta Gorka Otaegi (GAZTEAko irrati esatariak)
- Iraitz Madariaga (BURUTÜ-ko Social Managerra)
- Xabier Martin ( IPARRA.EUSetik)
- LIHER musika taldeko Lide eta Etxarri
-  Zuriñe Maguregi (GAZTEZULOko zuzendaia)
- Mikel Lizarralde (CODESYNTAXetik)
- Telmo Trenado youtuberra
- Igone Mariezkurrena (Kazetaria)
- Josu Waliño (PUNTU EUS fundaziotik)