Ika Mizka Aretxabaletara heldu da

Ika Mizka Aretxabaletara heldu da https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ika-mizka-aretxabaletara-heldu-da/@@download/image/erdia_aretxabal_1453799793.jpg
2016/01/26
berria

Goizeko 10:30etan hasi dira solasaldiak, Nerea Aliasen gidaritzapean, eta 13:00ak bitarte euskararen erabileraren inguruan hausnartu dute ikasleek eta gonbidatuek.

Solasaldia eta zizka-mizkak uztartzen ditu egitasmo honek. Mahai beraren bueltan unibertsitateko ikasleak zein animatzen diren herritarrak pertsonaia ezagunekin batera esertzen ditu. Gonbidatuek eta gazteek gai jakin baten inguruan partekatzen dituzte kezkak eta bizipenak, euskaraz, eta esparru jakin batean euskaraz aritzeak dakartzan pozez, zailtasunez, lorpenez zein sentsazioez aritzen dira.

Zazpi-zortzi laguneko taldeetan, mahaiaren inguruan bildu eta beren esperientziak konpartitu dituzte, emotikonoek ilustratzen dituzten emozioak bideratzaile dituztela. Ekitaldiari amaiera emateko, ikasleek antolatu duten Gauerdi taldeko Iker Gutierrezen kontzertuarekin itxi dute ekimena.

Bertan izan dira:

– Begoña Pedrosa (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa).

– Unai Elkoro (Aretxabaletako alkatea).

– Mikel Irizar (Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia).

– Nerea Alaias (aurkezlea).

– Ugaitz Alegria (Aktorea eta kultur eragilea).

– Jon Basaguren (Izaki Gardenak taldeko musikaria eta Gaztea irratiko esataria).

– Leire Palacios (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle ohia eta GAZTEZULOko kazetaria).

– Iñigo Arandia (kaixomaitia.eus atariko sortzailea).

– Maialen Goñi (zinea.eus atariko arduraduna).

– Josu Bergara (Musikaria eta Burutu publizitate eta komunikazio agentziakoa).

– Aitor Abaroa (GAZTEZULOko zuzendaria).

– Ainara Loiarte (Mintzanet egitasmokoa).

- Luistxo Fernandez (Codesyntax)

Hirugarren saioa girotzen joateko ondoko bideoa zabaldu dugu:




Bideoan euren gogoetak egiten ditzute Lorea Agirre Jakineko zuzendariak, Xabier de la Maza Pantori eta The Loafen sortzaileak, Leire Palacios GAZTEZULOko kazetariak eta Ibon Gaztañazpi EITBko kazetariak.