Ijitoen patriarka

Ijitoen patriarka https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ijitoen-patriarka/@@download/image/barcelona_1372769679.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Bartzelonako tranbietako segurtasuna kontrolatzeko langile berri bat kontratatu du Udalak: Tio Curro. Hiriko La Mina auzoa zeharkatzen duen linean jarri dute, ibilbiderik gatazkatsuenetakoan, eta epe laburrean zonalde horretako tranbietako lapurretak heren batean murriztea lortu du berak bakarrik. "Nola?", jakin nahiko duzue. Ba aparteko lan berezirik egin gabe, izan ere, Tio Curro auzune horretako ijitoen patriarka da, eta bere presentzia nahikoa izan da bidaiariei diru-zorroak edota mugikorrak ebasteko asmoz hurbiltzen direnak uxatzeko. Gainera, arauren bat hausten duenari etxeraino jarraitzen dio kontuak eskatzera.