III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da, Bilbon

III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da, Bilbon Bilbon eta Erratzun izango dira kanporaketak eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Oñatin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/iii-senora-sariketa-maiatzaren-6an-hasiko-da-bilbon/@@download/image/image_preview (1).jpeg
2023/04/25
Bilbon eta Erratzun izango dira kanporaketak eta finala maiatzaren 27an jokatuko da Oñatin.
III. Señora Sariketa maiatzaren 6an hasiko da, Bilbon

Bertsolari eta bertsozale feministek duela bi urte sortututako Señora Sariketari jarraipena emango diote eta hirugarren edizioa egingo dute aurtengoan. Guztira, hamabi bertsolarik hartuko dute parte.

Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko genero identitateen ikusgarritasuna bilatzea du helburu lagunarteko txapelketak. Señora hitza erabilita, "ahaldunduta dagoen emakume indartsuaren irudia" azpimarratu nahi dute antolatzaileek. Horrez gain,  belaunaldien arteko aliantzak sendotzea eta, ahalduntze kolektiboaren bidetik, lurraldetasuna aintzat hartzea ere badute xede. Katekorratzaren irudiarekin “señora guztiak” ordezkatu nahi dituzte. 

Bilboko BIRAn izango da lehen saioa, maiatzaren 6an, eta honako bertsolari hauek kantatuko dute: Itxaso Paya Ruiz, Eli Zaldua Barquin, Maddi Ane Txoperena IribarrenAinara Ieregi Aranburu, Izarne Zelaia Arratibel eta Maider Arregi Markuleta. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da saioa eta Gai-jartzailea, Leire Vargas Nieto izango da.

Bigarren kanporaketa maiatzaren 13an izango da Erratzuko Elkartean. Aroa Arrizubieta BarredoMaddi Sarasua LaskaraiIdoia Granizo UribarrenaJanire Arrizabalaga MunduateEli Pagola Apezetxea eta Iruri Altzerreka Martinez arituko dira kantuan, arratsaldeko 17:00etan hasita. Gai-jartzailea Ane Ezenarro Beristain izango da.

Finala, berriz, maiatzaren 27an izango da, Oñatiko Verduri Hall Gaztelekuan, 17:00etatik aurrera. Kanporaketa bakoitzetik sailkatutako hiru bertsolariek abestuko dute bertan. 

Saioetako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke.