III. Dirurik Gabeko Eguna, Bilbon

Irailaren 24an egingo dute Plaza Barrian, eta makina bat ekimen antolatuko dituzte diruzkoa aberastasun bakarra ez dela aldarrikatzeko eta ezer ordaindu barik larunbat desberdin bat pasatzea posible dela frogatzeko.
Dirurik Gabe Elkarteak eskarmentu handia da du aberastasun ez materiala aldarrikatzen duten esperientziak antolatzen. Irailaren 24an, hirugarren urtez, Dirurik Gabeko Eguna egingo dute Bilboko Barria Plazan.
Goizeko 10:00etatik iluntzera arte, zer esan, ikusi eta egin izango da eratuko dituzten bi guneetan. Batetik, Ondasun Materialen Gunean, truke azoka izango da pertsona, kolektibo eta elkarte ezberdinek jarriko dituzten postuetan. Denetik elkartrukatzeko aukera izango da bertan; arropak, liburuak, jolasak, artea baina baita ondasun ez-materialak ere: besarkadak, irribarreak, olerkiak
Bestetik, Gune Ez-Materialean, Dirurik Gabe Elkarteko Ingurugiro, Kultura eta Ezagutza Espiritualeko Bankua deritzonak izango du protagonismoa. Bertan, esperientziak, ezagutzak eta trebetasunak partekatuko dituzte, ohiko legez, iraunkortasuna eta ezagutza kolektiboa bilatuz eta kontsumo arduratsuaren alde eginez.
Musika eta dantzaldiak ere ez dira faltako, ezta kale-animazioa eta tailerrak. Guzti-guztia ezer ordaindu barik larunbat desberdin bat pasatzea posible dela frogatzeko.
Egitarau zehatza: www.dirurikgabe.tk