III Afrodita Sarietara aurkeztutako argazki onenak ikusgai dira Bilbon

Hegoak elkarteak antolatutako gay-lesbo-trans argazki lehiaketak eman duen onenaz goza daiteke maiatzaren 31ra arte Bilboko egoitzan.
Euskadiko gay, lesbiana, bisexual eta transexualen elkartea da Hegoak, eta aurten hirugarren urtez, Afrodita argazki sariketa antolatu du, beti ere, elkartearen izaerarekin bat datorren gaia ardatz hartuta.
Honezkero publikoak dira irabazleen izen-abizenak eta lanak. Hirugarren saria Bartzelona aldera joan da eta Andalucia Vila-San-Juani eman diote Beso sobre Berlin irudiagatik. Bigarrena Tania Nieto irundarrari aitortu diote, Adelante sin miedo argazkiaren egileari. Lehenengo saria, nagusia, ordea, Lola Gonzalez zaragozarrak eraman du Show must go on II lanarekin.
Hauek eta askoz gehiago, guztira 20 argazki, datorren maiatzaren 31ra arte ikusgai izango dira Hegoak elkarteak Bilboko Maiatzaren 2a kaleko zazpigarrenean duen egoitzan. Sarrera librea eta doakoa da arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitarte.