II mundu gerrako sarraskia gogoan

II mundu gerrako sarraskia gogoan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ii-mundu-gerrako-sarraskia-gogoan/@@download/image/2009942532GDANSK.jpg
2012/12/13
berria
Gdanks hirian Poloniaren inbasioaren 70. urteurrena izango dute gogoan hil honetan. Urteurren samina. Hiri horretan hasi zuen inbasioa Adolf Hitlerrek 1939ko irailaren 1ean, eta gertaera gordin hark piztu zuen II. Mundu Gerra, milioika heriotza eragin zituen drama lazgarria. Urteurrenaren harira, II. Mundu Gerrari buruzko museoa zabalduko dute Gdansk hirian hil honetan. Europako agintariak gerturatuko dira inauguraziora. Ekitaldian, besteak beste, Angela Merkel Alemaniako gobernuburua eta Vladimir Putin Errusiako lehen ministroa izango dira.