II. Antzerkizale Eguna antolatuko dute larunbatean Mungian

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak, Mungiako Aisialdirako Udal Erakundearen laguntzarekin, antzerkizaleen eguna antolatuko du bigarrenez larunbata honetan urriaren 8an Mungian.
Antzerkizale Egunaren lehenengo edizioa 2010eko azaroan Villabonan egin ondoren, datorren larunbatean Mungian antzerkizale guztientzako egitarau ugaria antolatu du EHAZEk. Eguerdiko 12:00etan hasiko dira ekitaldiak Matxin plazan eta arratsadeko 20:00etan izango da eguneko azken hitzordua, II. Antzerkizale Sariarena, besteak beste.
Matxin plazan, 12:00etan pailazoen emanaldiak izango dira, eta ondoren kale antzerkia nagusituko da Mungian, Astiunek antolatutako ikastaroetako antzezleek eta Euskal Herriko hainbat antzerki taldek egingo duten emanaldiekin.
Bazkariren ondotik, 18:00etan, Mungiako Diz-Diz antzerki tailerraren emanaldia izango da, eta 18:30etan, Oialde parkera Ikerne Goikoetxearen umeek Kalejira egingo dute.
Oialde parkean 19:00tan "8 Begi" lau dimentsioko komedia egingo dute, eta azkenik, 20:00etan, II. Antzerki Sari banaketa izango da.