Igor Otxoa: “Herri askeen mundu batekin amesten dut”

Igor Otxoa: “Herri askeen mundu batekin amesten dut” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igor-otxoa-herri-askeen-mundu-batekin-amesten-dut/@@download/image/2010345103Igor_Otxoa_2.jpg
2012/12/13
elkarrizketa
Igone Fdez. Mariezkurrena
Igor Otxoa: “Herri askeen mundu batekin amesten dut”
Txalaparta bizibide, azken aldian nomada antzean dabil Igor Otxoa, Harkaitz M. de San Vicenterekin batera. hainbat material gehituta, euskal sonoritate zaharrenetarikoa izugarri aberastu dute eta garai berrietara egokitu. Elkarrekin sortzearen jolas orekatu horretan, alor artistikoaz arduratzen da Igor, Donostiako semea. 

Txalaparta: jolasa, ogibidea ala ihesbidea? Jolasa gehienetan, ogibidea azken 13 urteotan eta ihesbidea noizbehinka.


Posiblea al da samurtasuna kolpeka adieraztea? Posiblea bakarrik ez, beharrezkoa ere bai! Bestela txalapartak ez luke niretzat daukan erakargarritasun berbera edukiko.




Baina, nori ez zenioke sekula halakorik eskainiko? Mundua kolore bakarrekoa nahi duten horiei. Edo agian samurtasunez tratatuta haiek aldaraztea lortuko dugu... mmm...




Lanean ala parrandan, zertan hobe? Parranda gehiago baloratzen dut lanean esfortzatu ondoren. Nola jakin zer den zuria beltza ezagutu gabe?




Kontzertu baterako, zein talde? Mano Negra.



Larrugorritan, non? Itsasoan.





Aitor dezakezun bizio bat… Hainbeste maite dut gosaldu ondoren lotara itzultzea!



Bizitza nomada ala sedentarioa nahiago? Bizitza fasearen araberakoa da hori. Orain sedentario nahiago, baina, noiz arte...?






Bizileku finkorik duenak ezinbestekoa besterik ez darama gainean. Zer da ezinbestekoa zuretzat? Jendea.


Ezagutu duzun lekurik ikusgarriena? Norvegiako Lofoten irlak ikaragarri ikusgarriak dira, baina Machu Pichuk arnasa kentzen dizu.