Igo trenera!

Igo trenera! Abian dira CAF-Elhuyar sariak; 2019ko otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak, eta adi, sari ugari daude jokoan! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igo-trenera/@@download/image/644277c2-6b44-4d49-b414-7c1cf19174f5.jpg
2018/10/19
berria
Abian dira CAF-Elhuyar sariak; 2019ko otsailaren 14ra arte aurkez daitezke lanak, eta adi, sari ugari daude jokoan!
Igo trenera!

25. urtez, abiatu da CAF-Elhuyar sariketa, zientziaren eta teknologiaren mundua gizarte osoarekin lotzeko asmoz. Hain zuzen, bi eremu horiek elkartzen dituen garraiobide gisa ere irudika daiteke sariketa, eta hortik dator aurtengo gonbidapena: Igo trenera!. Hauxe baita CAF-Elhuyar sariketaren xedea: zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko dibulgazioa, kazetaritza, eta gizarteratzea bultzatzea, saritzea eta aitortzea.

Kategoriak:

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago: dibulgazio-artikulu orokorrak eta egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluak. Azpikategoria bakoitzaren irabazleak 2.000 euroko saria eta Imanol Andonegiren eskultura bat eskuratuko du.
  • Zientzia-kazetaritzaren arloko lanak. 2.000 eurorekin eta eskulturarekin saritzen da.
  • Zientzia Gizartean sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duen proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuaren egileak hura gauzatzeko 5.000 euroko diru-laguntza jasotzen du, baita eskultura ere.
  • Horrez gain, aurten ere NEIKER sari berezia emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da eta beste sariekin bateragarria; alegia, lehen sektoreko lan onenak beste kategoria bateko onena ere baden kasuan bi sariak jasoko ditu.

Interesatzen zaizu? Hemen dituzu OINARRIAK!