Iggy Pop & the stooges: Kondairaren buelta

Iggy Pop rock izar mitikoa taula gainean ikusi ahal izango dugu, irailaren 12an, Gazteizko Azkena Rock Jaialdian. Iggy-rekin, kantariak bere garaian gidatutako Stooges talde iraultzailea ariko da.
Stooges taldea 1967an jaio zen, Detroit hirian, Asheton anaien eta Iggy Pop-en ekimenez. Rock-a, psikodelia eta blues-a maisuki nahastu zituen taldeak, musika bilakaeran oinarri bat ezarriz. Jarreran ere aitzindariak izan ziren detroitarrak; Iggy bera agertoki gainean ikusteak jendearen ikusmira piztu ohi zuen. Gorputza odolez margotuta abesten zuen, batzuetan. Besteetan, bere burua zauritzen zuen, edo jendearen gainera oldartzen zen. Gainera, taldeak drogak eta sexua zituen hizpide kantuetan. Makina bat jarraitzaile atxiki zituen koktela!
Hala ere, Stooges-en ibilbidea ez zen luzea izan, bidean sortutako gorabeheren ondorioz: droga kontuak, Ashen anaien joana, disketxearekin sortutako arazoak, musika kritikoen ulertu ezina
Ezinbesteko hiru lan
Taldea 1974an desegin zen, hautsak harrotu zituen kontzertu baten ondoren (borrokaldi gogorra izan zen bertan). Dena dela, laukoteak rock eta punk jarraitzaileen apalategian ezinbestekoak diren hiru lan utzi zituen: "Stooges", "Fun House" eta "Raw Power". Azkena Columbia multinazionalarekin plazaratu zuten, David Bowie-ren laguntzaz. Disko arrakastatsuena izan zen hura, baina disketxeak ez zuen kontratua luzatzerik nahi izan, taldekideak "drogazale sutsuak" zirelako.
36 urteren ondoren, detroitarrak gurean izango dira. Taldea martxan da, berriro ere, eta dirudienez, indartsu, gainera.
Iguanatxoak, bestalde, zenbait lan plazaratu ditu bakarlari gisa. 56 urte ditu kantariak, baina diotenez, entzuleak harri eta zur uzteko gauza da.

Egitarau biribila eskaintzen du aurten Azkena aretoak, hilaren 13an eta 14an egitekoa den Azkena Rock Jaialdian. Izen handiko musikariak ariko dira Mendizorrotza kiroldegian:
The Hellacopters, Teenage Fanclub,
The Cramps, The Dictators,
Ray Davies & The Kinks, The Horrors
Informazio gehiagorako:
www.azkenarockfestival.com.

Gasteiz kiskalita