Igerilekuak eta burusoilak

Igerilekuak eta burusoilak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igerilekuak-eta-burusoilak/@@download/image/10p4-2.jpg
2012/12/13
berria
Jakina denez, igerileku gehienetan txanoa jantzi behar da bainua hartzerakoan, ura ilez bete ez dadin. Baina, zer gertatzen da buruan ilerik ez baduzu? Bartzelonako Vilanova i la Geltru herrian, Udalak burusoil bati txanorik gabe bainatzea debekatu dio. Burusoila haserre dago, oso-oso ile gutxi baitu eta horrez gain, astean hirutan mozten duelako. Burusoilak galdetu du ea gorputza ilez beteta duten gizonezkoek neoprenozko jantzia eraman behar duten. Ez zaio arrazoia falta!