Igela kantariak

Igela kantariak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igela-kantariak/@@download/image/23p30-2.jpg
2012/12/13
berria
Igela kantariak
Apoek eta igelek kantatzea atsegin dute, udan batik bat. Hala ere, gizakiok ezin dugu esan kantari onak diren ala ez. Izan ere, kantu guztiak berdinak edo oso antzekoak dira guretzat. Txinako Amolops Tormotus igela arrekin, ordea, ez da gauza bera gertatzen. Batrakio honek txorien antzera abesten du emeak erakartzeko. Ondo kantatzeaz gain, arrak elkarren aurka lehiatzen dira, abesterik konplexuena nork osatuko: ikertutako 21 igelen artean, denek doinu ezberdinak egin dituzte.