Igartza Literatura Sorkuntza Bekarako lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

Igartza Literatura Sorkuntza Bekarako lanak bidaltzeko epea zabaldu dute Ekainaren 30era arte bidal daitezke proiektuak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igartza-literatura-sorkuntza-bekarako-lanak-bidaltzeko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/igartza_literatura_beka_20230316_4.jpg
2023/03/23

Irudia: Beasaingo Udala

Ekainaren 30era arte bidal daitezke proiektuak.
Igartza Literatura Sorkuntza Bekarako lanak bidaltzeko epea zabaldu dute

Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak XXVI. Igartza Literatura Sorkuntzarako Beka jarri dute martxan, euskal kultura zabaldu eta idazle gazteen lanari laguntza emateko asmoz.

Deialdira aurkezteko honako baldintza hauek bete beharko dira: 35 urte baino gutxiago izatea lana entregatzean, aurretik lan argitaraturik izatekotan helduentzako bi liburu baino gehiago ez izatea, aurreko edizioetako Igartza Beka sariaren titularra ez izatea, narratibako lanak izatea -eleberria edo ipuin-bildumak-, eta lanak jatorrizkoak eta euskaraz sortuak izatea.

Proiektuak ekainaren 30a arte bidal litezke, bi bide hauetako bat erabiliz: udaletxeko sarreran erregistro ofizialean aurkeztuta, horretarako eskaria betez, edo on-line, udaletxeko erregistro elektronikoa erabiliz: www.beasain.eus

Irati Jimenez, Garazi Kamio eta Aintzane Usandizaga idazleek osatuko dute epaimahaia, eta proiektuak aztertu ondoren irabazlea izendatuko dute irailaren 15a baino lehen. Saridunak 6.000 euroko diru-laguntza izango du. Irabazleak, izendapena jaso eta urtebeteko epea izango du, gehienez, idazlan amaitua entregatzeko.