Igandera bitarte, Errobiko Festibala Itsasun

Igandera bitarte, Errobiko Festibala Itsasun https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igandera-bitarte-errobiko-festibala-itsasun/@@download/image/errobiko_festib_1374217729.jpg
2013/07/19
berria
Errobiko Festibalaren 18. edizioa abian da dagoeneko, Nelson Mandelari buruzko mintzaldia eskaini baitzuten atzo hainbat aditu eta historialarik, eta igandera bitarte Reunion uharteko, Okzitaniako, Turkiako eta Europa ekialdeko zenbait kulturak bat egingo dute Itsasun.


Ezkandrai elkarteak antolaturiko Errobiko Festibalak 18. edizioa du aurtengoa, eta urtero legez, kontzertuak, tailerrak, emanaldiak eta erakusketak antolatuko dituzte kulturen elkargune den jaialdiaren baitan. Euskaldunekin batera, Okzitaniako, Turkiako, Reunion uharteko eta Europa ekialdeko ordezkariak bilduko dira Itsasun, eta lau egunez adin guztietako ikus-entzuleei zuzenduriko ekitaldiak eskainiko dituzte.

Gaur goizean, esaterako, Francis Marmand kazetari eta idazleak Itsasuko ahots berriak mintzaldia eskainiko du 10:00etatik aurrera Elizaldian Aterbea Sanokin, eta 13:00etan bazkaria egingo dute Atharriko ostatuan. Esanguratsua izango da, halaber, iluntzeko 21:30etik aurrera Andre Minvieille & Lionel Suarez bikoteak batetik eta Christine Salem afrikar musikariak bestetik eskainiko duten kontzertua.

Baina ez dira artista bakarrak izango: Beñat Achiary, Oksit, Papanosh, Jeanne Added, Julen Achiary, Artichaud Orkestra eta Louis Sclavis gonbidatuen artean izango dira, bestek beste. Igandera bitarte, Itsasura hurbildu eta kultur aniztasunaz gozatzeko aukera duzu, gazte.