Igandean hasiko da 'Hitzetik Hortzera' saioaren denboraldi berria

Igandean hasiko da 'Hitzetik Hortzera' saioaren denboraldi berria Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarriko diote arreta abendura bitarte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igandean-hasiko-da-hitzetik-hortzera-saioaren-denboraldi-berria/@@download/image/image_preview.jfif
2022/09/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Bertsolari Txapelketa Nagusiari jarriko diote arreta abendura bitarte.
Igandean hasiko da 'Hitzetik Hortzera' saioaren denboraldi berria

EITBk eta Bertsozale Elkarteak ekoitzitako Hitzetik Hortzera saioaren hogeita hamahirugarren denboraldia igandean abiatuko da, 15:00etatik aurrera, ETB1en. Igandetan eskainiko dute saioa eta, abendura bitarte, txapelketari egingo diote jarraipena. 

Txapelketako saioetako bertsoaldiak eskainiko dituzte, eta, hala, larunbatetako saioetako bertsoez gozatu ahal izango da biharamuneko programan. Atal berriak ere izango dira udazkeneko sasoi honetan. Izan zirenei galdezka izenekoan, plazan dabiltzan bertsolariek txapelketari loturiko galderak erantzungo dituzte. A ze saioa atalean, berriz, Eider Perezek eta Idoia Torregaraik txapelketari buruzko elkarrizketa umoretsuak egingo dituzte. Bestetik, bi programa berezi ere egingo dituzte abenduko finalaren bueltan. Abendura arte txapelketaren jiran arituko dira, beraz, eta urtarrilaren 15etik apirilaren 9ra, bestelakoetara zabalduko dute ikusmira. 

 

Azken lau denboraldietan bezala, Eider Perez izango da saioaren aurkezlea, eta Gaizka Azkarate arituko da zuzendari lanetan bigarren urtez. Gidoilari berria izango dute denboraldi honetan, Mirari Martiarena kazetari eta umoregilea.