Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Izarran

Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Izarran Sei bertsolari arituko dira oholtzan. Oionen eta Laudion izango dira hurrengo saioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igandean-hasiko-da-arabako-bertsolari-txapelketa-izarran/@@download/image/araba.jpeg
2024/01/26
Sei bertsolari arituko dira oholtzan. Oionen eta Laudion izango dira hurrengo saioak.
Igandean hasiko da Arabako Bertsolari Txapelketa, Izarran
Arabako Bertsolari Txapelketaren XVI. edizioa izango da aurtengoa, lehen txapelketatik berrogei urte igarota. Edizio honen lehen final laurdena Izarrako kultur etxean jokatuko da, igandean, 17:30ean.
 
Sei bertsolarik kantatuko dute bertan: Aitor Ugarte Eriz (Aramaio), Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio), Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz), Eli Zaldua Barquin (Gasteiz), Paula Amilburu Izargarai (Aramaio), eta Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio). Olatz Santocildes Martinez arituko da gai-jartzaile lanetan.
 
 
Lehen saioaren ostean, lehen faseko beste bi saio jokatuko dira Oionen eta Laudion. Sarrerak hemen eskura daitezke.