Igandean hasi zen ZIZT! Udaberrian antzerki zikloa

Ttak teatroak ‘Ta orain ze?’ antzezlan berria eskaini zuen atzo, martxoak 10, Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean. Segidan, apirilean eta maiatzean, Eztena Teatro Egunen antolatzaileen ekimenez eta ZIZT! Udaberrian antzerki zikloaren baitan, beste bi obra eskainiko dituzte doan.
Eztena Teatro Egunen jaialdia ekainean egiten dute, baina uda iritsi bitarteko egunak luze egin ez daitezen, udaberrian ere antzerki emanaldiak doan eskaintzeko egitasmoa abian jarri du Eztena Teatroak. ZIZT! Udaberrian jarri diote izena antzerki zikloari, eta beronen baitan, hiru euskal konpainiak obra bana eskainiko dute martxoan, apirilean eta maiatzean Errenteriako Mikelazulo kultur elkartean.
Lehena igande honetan bertan izango da. TTak teatroaren eskutik, Ta orain ze? obra berria aurkeztuko dute iluntzeko 19:00etan. Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias dira antzezle eta sortzaileak, eta Samara Veltek idatzitako testuan oinarritutako Eta Karmele? lan arrakastatsuaren ostean datorren antzezlana da. Umore puntua mantenduz eta sentsibilitate, bizitza, heriotza eta maitasuna bezalako gaiak landuko dituzte bi aktoreek taula gainean.
Apirila, maiatza
Baina esan bezala, igandekoaz gain, beste bi obra eskainiko dituzte udaberrian.
Aldatzen Laguntzen antzerki taldearen eskutik, Ispilua lana taularatuko dute apirilean, eta maiatzean Joseba Roldan, Iñaki Santos eta Ebi Soria musikarien antzezlan berriaren txanda izango da, Conccertino para organico y palabro izenekoa. Sarrerak, kasu guztietan, doan izango dira.
Egitasmo hau bera eta ekaineko Eztena jaialdiaren antolakuntzari zure laguntzatxoa eman nahi badiozu, Eztena Kide egin zaitezke. Emanaldietan bertan, Mikelazulo elkartean edota eztena1@hotmail.com helbidera idatzita babes ditzakezu proiektuak. Animatu!

Eztena babestuz