Igandean eguraldi onarekin ospatuko dute Gipuzkoako ikastolen festa Azpeitian

Igandean eguraldi onarekin ospatuko dute Gipuzkoako ikastolen festa Azpeitian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igandean-eguraldi-onarekin-ospatuko-dute-gipuzkoako-ikastolen-festa-azpeitian/@@download/image/20119306580klik.jpg
2012/12/13
berria
Gustu guztietarako ekitaldiak egongo dira igandean Azpeitian, Kilometroak festaren ibilbidea osatzen duten bost guneetan, izan ere, bakoitzean hainbat estiloetako musika taldeak izango dira entzungai.



Adin guztietakoek non gozatu izango dute igandean, Azpeitiko Ikasberri Ikastolak antolatu duen Gipuzkoako Ikastolen festan. Goizeko 9:30etan izango da ibilbidearen irekiera.
Lehenengo gunean, Azpeitiko Ikastolan, kirol egokitutako jolasekin irekiko dute eguna 10:00etan, eta 11:00tatik aurrera, musika eta dantza ekitaldiak hasiko dira. Hala nola, Xutik, The Sparteens eta Anje Duhalderen kontzertuak izango dira. Azkenik, Ken 7 izango da, eguneko ekitaldiak itxiko dituena, 18:00etan hasiko den kontzertuarekin.
Bigarren gunean, Garmendipen, Revolta Permanent taldeak hasio ditu kontzertuak, eta gero, Betagarri, Ze Esatek!, Lauroba eta Kasik taldeen txanda izango da.
Hirugarren guneak, Goenak, haurrentzako tartea izango du goizean, baina 14:30etatik aurrera Trikizio, Egurra ta kitto! eta Des-kontrolen txanda izango da.
Laugarren gunean, Loiolatxo eta Loiolan, magiak, dantzak eta bertsolaritzak beteko du goiza, eta arratsaldea berriz, Pantxoa eta Peio eta Kupela taldearen esku joango da.
Azkenik, bostgarren gunean, Herriko Enparantzan, arratsaldean izango dira ekitaldi guztiak. 16:00tan hasiko da DJ ABiba, ondoren, Oihan Vegaren txanda izango da 17:00etan, eta bukatzeko, zezensuzkoa  izango da 19:00tan.