Igandean abiatuko da 37. Euskal Zine Bilera

Igandean abiatuko da 37. Euskal Zine Bilera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igandean-abiatuko-da-37-euskal-zine-bilera/@@download/image/ezb14_1416509080.jpg
2014/11/20
berria
Igandean abiatuko da 37. Euskal Zine Bilera
Euskarazko lan amateurrak sustatzeko eta euskarazko zinemagintza profesionalaren bilgune izateko asmoz, hastear da, zinemazaleentzat erreferentziazko ekimenean bilakatu den Lekeitioko Euskal Zine Bilera.


Partaidetza sekula baino altuagoa izan omen da aurten, eta parte hartu duten 59 filmen artean, euskara hutsezko 48 aukeratu ditu epaimahaiak, azkenik. Horietatik 30ek lehiatuko dute sail amateurran eta 18k, aldiz, profesionalean.

Amateurren sailean, lehiatuko diren 30 taldeen artean hemezortzi izango dira bizkaitarrak, zortzi gipuzkoarrak, hiru arabarrak eta nafartar bat. Profesionalen sailean aldiz, hemezortzi filmetatik bederatzi lan gipuzkoar daude, bost bizkaitar, Lapurdiko bi, eta Nafarroa Beherako bat, azkenik.

Aurten, gainera, lehiaketaz aparte, antolatzaileek zinezaleen topagune izateko erronka sustatzea helburu izaki, azaroaren 29rako jardunaldiak antolatu dituzte Lekeition.

Sariak
Kategoria bakoitzean zuzendaritza, ekoizpena, gidoia eta argazkia arloak sarituko dira. Profesionalen sailean 1.600 euro eta zilarrezko antzarra jasoko ditu irabazleak, eta amateurrean, aldiz, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra. Baina, sari nagusiaz aparte, sari gehiago ere banatuko dira. 

Batetik, FIlm Onenaren saria ere banatuko dute bi kategoriatan eta honek 1.900 euro eta urrezko antzarra irabaziko ditu sail profesionaleko irabazleak eta 1.300 eta urrezko antzarra, azkenik amateurrak. Bestetik, Euskal Zine Bilerak, azkenik, euskal zinegile gazteak sustatzeko asmoz, iaz bezala, Gazte 22 saria ere banatuko du, sail honetarako aurkeztu diren 10 filmen artean. 1991eko urtarrilaren 1aren ondoren jaiotako partaideen arteko lehiaketan 600 euro jasoko ditu irabazleak. Azkenik, eta berrikuntzen artean, Antzar Morea saria banatuko du aurten Udaleko Berdintasun batzordeak, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lanari. 

37. Euskal Zine Bilera spot-a from Euskal Zine Bilera on Vimeo.