Igande kulturalak Donostian

Igande kulturalak Donostian Marruma elkarteak proposamen kulturala jarri du martxan; hilaren 26an hasita, iganderako plan kulturetak proposatuko dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/igande-kulturalak-donostian/@@download/image/marruma-kulturala.jpg
2017/11/20
albiste-laburra
Marruma elkarteak proposamen kulturala jarri du martxan; hilaren 26an hasita, iganderako plan kulturetak proposatuko dituzte.
Igande kulturalak Donostian

Larunbatetan egon ohi da eskaintza kulturala baina, asteburuak bi egun ditu, eta igandean ere planak izateko proiektua jarri dute martxan Donostian, Groseko Marruma elkartean.

Hala, igandeak gozatzeko plan kulturalak egingo dituzte elkartean. Proiektua pixkanaka abiatuko da, eta oraingoz, hilabeteko laugarren igandean kontzertu akustikoak eskainiko dituzte.

Lehen kontzertu akustikoa igande honetan izango da, hilak 26, 19:00etan. Elkartean bertan izango da, eta Atazal taldea ariko da zuzenean. Zuzenekoarekin batera, taldea elkarrizketatuko dute, eta diskoak zozkatuko dituzte. Animatu!