Idi Bihotzek agur esango du udazkenean

Idi Bihotzek agur esango du udazkenean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/idi-bihotzek-agur-esango-du-udazkenean/@@download/image/20106142246Idi.jpg
2012/12/13
berria
Idi Bihotzek agur esango du udazkenean
Bizkaiko metal taldeak, agur moduan, kontzertua emango duela iragarri du. Mikel eta Gorka Bizar anaiek eta haien lehengusu Iban Huartek sortu zuten Idi Bihotz.

Herriaren Taupada izan zen haien lehen CDa. Jarraian, Arimaerratu, Negarraren Amorrua, Infernuaren Azken Auzpoan, Amaigabe Berria, Odola Sutan eta Idi Bihotz. 14 urteko bidea egin du musika taldeak eta denbora tarte honetan sei disko kaleratu eta ehunka kontzertu eman dituzte.