Identity (Identidad) **

Ekaitz bortitzak bultzaturik, errepide ondoko motel ilun eta bakarti batean hartuko du aterpe lagun talde batek. Jabea morroi estrainioa da oso. Bezeroak ere ezin pertsona arrunt-arruntak direnik esan. Pixkanaka-pixkanaka, moteleko bezeroak bata bestearen atzean erortzen hasi dira. Nor ote da hiltzailea? Susmagarri gehiegi dago gauza onerako. Gainera, sekretu lazgarria ezkutatzen da hilketa horien guztien atzean. Agatha Christieren eleberrien liluraz eta Hitchcocken uztako suspensez blaitzen du Identity filma James Mangold interesgarriak. Maisulan ezagunen adabakiz jositako thriller psikologiko entretenigarria da. Aurrera doan heinean, indarra galtzen du, ordea. Eta, hori gutxi balitz bezala, irudimen urriko bukaera-tranpa darabil Mangoldek ikus-entzulea ezustean hartzeko. Denbora-pasa hutsa besterik ez da.